Zer egiten dugu

 

Endodontzia

Hortzetako pulpako eta sustraiak inguratzen dituzten ehunetako gaixotasunen eta lesioen jatorriaz, diagnostikoaz, prebentzioaz eta tratamenduaz arduratzen den odontologiaren espezialitatea da.

Tratamenduak pulparen ganberako eta sustrai-hobiko edukia erauzten edo kentzen du eta hobi-sistema prestatzen eta egokitzen du, azken desinfekzioa eta obturazioa egokiak izan daitezen. Hala, bakterioen, produktu kimikoen edo tratamendu odontologiko baten ondorioz kalte larria jasan duten hortz-piezak ez galtzea lortzen da.

Ondorengo tratamendu hauek eskaintzen ditugu:

  • Behin betiko hortzetako endodontziak.
  • Pulpotomia.
  • Pulpektomiak.
  • Pulparen zuzeneko estaldura.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago