Zer egiten dugu

 

Ahoko Kirurgia eta Inplantologia

Ahoko kirurgia odontologiaren espezialitaterik zaharrena da guk dakigula. Ahoko hortzetako, masailezurretako eta inguruko ehunetako gaixotasunak, anomaliak eta lesioak diagnostikatzeaz eta haien tratamendu kirurgikoaz arduratzen da.

Ahoko inplantologia, osteointegrazio-prozesu baten bidez, masailezurraren eta inplantearen azalaren artean batasun biologikoa eta mekanikoa lortzean datza. Hala, galdutako hortzen tokian berriak jartzea eta funtzio mastekatzailea eta estetikoa berreskuratzea lortzen da.

Ondorengo tratamendu hauek eskaintzen ditugu:

  • Kirurgia bidez hortzak ateratzea.
  • Atxikitako azkenaginak eta betortzak ateratzea.
  • Frenektomiak (laser).
  • Kirurgia periapikala.
  • Hezur-mentuak.
  • Hezurren birsorkuntza gidatua.
  • Hortz-albeoloa gordetzea.
  • Masailezur-sinuaren goratzea.

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago