Estaldura

 

Aseguruak eta lankidetza-hitzarmenak

Ondorengo aseguru-etxeekin egiten dugu lan

  • Mapfre

    MAPFREko hortz-aseguruei esker, polizan sartuta dauden pertsonek odontologiako eta ahoko erradiologiako espezialistarik onenak dituzte eskura. Asegurudunaren aho-hortzetako osasuna babesteko, zerbitzu odontoestomatologikoak, orokorrak eta prebentziozko zerbitzuak eskaintzen ditu.

    Prestazioak bermatuta daude.

    Zerbitzu odontoestomatologikoak.

    15 urtetik beherako haurrentzat laguntza odontologiko osoa eta doakoa eskaintzen du. Zerbitzu horiek ez dute ortodontzia barne hartzen, hori frankizia murriztuen bidez eskaintzen baita.

    Hortz-aseguruak, modalitate bakoitzaren baitako bermerik onuragarrienez gain, beste onura eta abantaila batzuk ere eskaintzen dizkie asegurudunei, beren ongizatearekin edo beren familiarenarekin zerikusia duen gorabehera ororen aurka babesteko.

  • Fiatc

    Zure familiaren irribarrea zaintzea oso gutxi kostatuko zaizu.

    Doako zerbitzu hauek sartzen dira: bisitak, erradiografiak, erauzketa soilak eta aho-higienea.

    Beste zerbitzu batzuetarako, frankizia-sistema bidezko prezio-murrizketak izango dituzu hitzartutako zentroetan eta profesionalekin.

    Familientzako beherapenak.

    Hitzartutako hortz-zentroen eta dentisten laguntza mediko eta kirurgikoa hortzetako gaixotasun edo lesioen kasuan. Halakoetan, asegurudunaren kontura joango da, baina frankizia-sistema bidezko prezio murriztua izango du.

    Doako odontologia-zerbitzuak eta -probak.

Lankidetza-hitzarmenak ditugu ondorengo hauekin

  • Dbus
  • Prestagi
  • Aspalgi
  • Hirukide
  • PADI

Informazio gehiago nahi baduzu, telefono-zenbaki honetara dei dezakezu
  943 91 41 98

Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, berauen erabilera onartzen duzu. Informazio gehiago